Zabalik dago Koldo Eleizalde literatur lehiaketan lanak aurkezteko epea

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko urtarrilaren 30a

Bost generotan aurkeztu ahalko dira lanak: ipuin idatzia, bertsoak, komiki-tira, ipuin kontaketa edo antzerkia eta txisteak eta umorezko pasadizoak. Apirilaren 12an bukatuko da lanak aurkezteko epea.

Bergarako Udaleko Euskara Batzordeak kaleratu ditu dagoeneko Koldo Eleizalde literatur lehiaketaren 2013ko edizioan parte hartzeko oinarriak. Urtero bezala, lehiaketan Bergaran jaio edo bizi direnek zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte, bakarka zein taldeka.

Aurtengoan bost generotarako aurkeztu ahalko dira lanak: Ipuin idatzia, bertsoak, komiki-tira, ipuin kontaketa edo antzerkia eta txisteak eta umorezko pasadizoak. Lehenengo 3 generoetan lanak paperean aurkeztu beharko dira. Ipuin kontaketak, antzerkiak, txisteak eta pasadizoak, berriz, ikus-entzunezko euskarrietan aurkeztuko dira. Kasu guztietan gaia librea da eta lanak originalak eta aurrez saritu gabeak izan beharko dira.  

Genero eta adinaren arabera sarituko da

Adinaren arabera, genero bakoitzaren baitan kategoria desberdinak sarituko dira eta kategoria bakoitzean emango diren sariak ere desberdinak izango dira. Ondoko lotura kontsulta daitezke: http://www.bergarakoeuskara.com/koldo-eleizalde-lehiaketa

Lanak aurkezteko modua

Lanak kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan eta kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:

  • Koldo Eleizalde Lehiaketak izenburua
  • Lanaren generoa: ipuina, komikia...
  • Kategoria: 1. kategoria, 2. kategoria...

Kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira: Lanaren ale bat eta beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan oinarrietan dagoen Egilearen datuak atala, beteta.

Entzunezko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkezteko lanei dagokienez, o inarrietan genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da lanak nola aurkeztu behar diren.

Koldo Eleizalde lehiaketa Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen du urtero. 1986. urtean hasi zen Bergarako Udala literatura lehiaketa antolatzen eta 2001n eman zitzaion izen hau euskaltzale bergarar ezagunaren omenez.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak