Plaza libreak 'Hobetuz'en diru-laguntzekin antolatutako ikastaroetan

Laida Beristain 2013ko urtarrilaren 29a

Hobetuzen diru-laguntzek lagunduta hainbat ikastaro antolatu dira Bergarako Miguel Altuna institutuan. Oraindik plaza libreak daude ikastaro hauetan izena emateko, batez ere langileentzat. Ikastaro hauek, salbuespenik ezean, astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:30etara izan ohi dira. Plazen %60a langileei zuzendurik daude eta %40a langabetuei. Informazio gehiagorako edo izena emateko 943767049ra deiru edo ikastaroak@imaltuna.com helbidera idatzi daiteke.

Ikastaroak

  • UF0878 Txirbil harrotze bidezko mekanizazio lanetarako makina eta erreminten prestakuntza (Fresa. Konbentzionala): 80 ordu, otsailaren 19tik apirilaren 16a arte.
  • UF0877 Lan arriskuen prebentzioa:30 ordu, otsailaren 4tik otsailaren 28a arte.
  • UF0883 Txirbil harrotze bidez mekanizatutako produktuen egiaztapena (Tridimentsionala): 30 ordu, otsailaren 4tik otsailaren 28a arte.
  • UF0889 Automatismo elektrikoen muntaia eta konponketa: 60 ordu, otsailaren 4tik martxoaren 21a arte.
  • UF0885 Etxebizitzetako tentsio baxuko instalazio elektrikoen muntaia eta mantentzea: 80 ordu, otsailaren 4tik martxoren 26a arte.
  • Ikuspen artifiziala (Hasierako maila): 30 ordu, otsailaren 18tik martxoaren 7a arte.
  • Oinarrizko elektronika (Hasierako maila): 50 ordu, otsailaren 4tik martxoaren 14a arte.
  • Zubi garabien erabilera: 17 ordu, otsailaren 18tik otsailaren 27a arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak