Euskal dantzen ikastaroak Jardunen eskutik

Laida Beristain 2013ko urtarrilaren 29a

Jardun euskara elkarteak euskal dantzen ikastaroa antolatu du. Ikastaroa urtarrilean hasi dagoen arren, oraindik ere izena eman daiteke otsailean hasteko. Ikastaroa ekainean amaituko da. Ikastaroan trikitixa, porrusalda, aurreskua, fandangoa eta arin-arina erakutsiko dira

Ikastaroak asteazkenetan emango dira Zabalotegi aretoan 19:30etatol 21:00. Irakasleak Abarka taldeko Juantxo Urbieta, Janire Urbieta eta Jon Arrillaga izango dira. Izen ematea Jardun Euskara Elkartearen e-posta bidez, jardunkultura@topagunea.com edo 943763661 telefono zenbakira deituz egin daiteke. Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte hilero eta gainontzekoek berriz 17 euro. Behin ikastaroan izena emanda ikastaro osoa egiteko konpromisoa hartzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak