Hondakinen kudeaketak ere hika-mika
Eskaera eta galderen tartean, bestetik, hondakinen gaiak eragin zuen eztabaida. EH Bilduko zinegotzi Jaione Isazelaiak pasa den hilean atez atekoaren gainean egindako osoko bilkura monografikoan egindako adierazpen bat zuzendu nahi izan zuen. Bilkura hartan Isazelaiak EAJri egotzi zion Europan erraiskailuen kontra bozkatu izana eta hemen berriz jeltzaleek errauskailuaren alde egitea. Argitu zuen EAJko Europan babestu duena ez dela errauskailua izan, baizik eta 2020tik aurrrera birziklatu daitezkeen materialak ez erretzea. Hori esanda gaineratu zuen, 2020tik birziklatu daitekeen materialik erre ezin bada ez duela ulertzen errauskailuak non duen lekua hemen. EAJk erantzun zuen esanez pasa den osoko bilkura monografikoan eztabaida ez zela izan erraiskailuaren ingurukoa, bilketa sistemaren ingurukoa baizik eta Aintzane Oiarbide zinegotziak adierazi zuen, hain justu, EH Bilduren arazoa dela ez daukatela zehaztuta billketaren ostean hondakinen tratamendua nola burutuko den eta Batzar Nagusietan tratamenduaren inguruko eztabaida ekidin nahian dabilela EH Bildu. Errauskailuaren eta Europako legeen inguruko eztabaidak luze jo zuen eta herritar batek ere hartu zuen parte eztabaidan.