Gimnasia erritmikoak Labegaraieta hartuko du zapatuan

Xabier Urtzelai 2013ko urtarrilaren 29a

Gipuzkoako Gimnasia Erritmikoko federazioak eta Ariznoak antolatuta zapatuan txapelketa egingo dute Agorrosingo kantxan. Gimnasta mordoa batuko dira bertan –txapelketa amateur, federatu eta eskola artekoei zuzenduta dago– eta tartean egongo dira Bergarako eta Arrasateko Dragoikoak.

Arrasate Dragoi taldekoek Bergaran hasiko dute denboraldia

Txapelketa bi txandatan egingo dute, goizeko saioa 10:00etan hasiko dute, eta bazkaltzeko eta atseden hartzeko tartea hartu ostean, arratsaldekoa 16:15ean hasiko dute. Hala, oraingo asteburukoa txapelketako lehenengo fasea izango da. Hurrengo fasea apirilaren 20an izango da –zehaztu gabe dago lekua–, eta maiatzean egingo dute finala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak