San Blas jaiak Buruñao auzoan asteburuan

Arritxu Barruso 2013ko urtarrilaren 28a

Egubakoitzean hasi eta Santa Ageda egunera arte festa giro murgilduta ibiliko dira Bergarako Buruñao auzoan. San Blas jaiak ospatuko dituzte. Jarraiak ikusgai duzue Buruñaoko bizilagunek jaietarako antolatu duten egitaraua.

  • Otsailak 1, egubakoitza

20:00: Etxafuego jaurtiketa eta jarraian jaien hasiera

20:30: Auzotarrentzat afaria eta jarraian erromeria

  • Otsailak 2, zapatua

16:00: XXV. Mus Txapelketa (zortzi erregetara).

  • Otsailak 3, domeka, San Blas eguna

08:00: Etxafuego jaurtiketa

11:00: Meza nagusia eta opilen bedeinkaketa.

12:00: Auzoko elkartean salda eta txorizoa banatuko dute

11:30: Aranzadi Ikastola-Moises Azpiazu dantza taldearen ekitaldia

Ondoren, Herri kirolak: Motozerrarekin egurrezko irudiak egingo ditu Pello Kañamaresek

  • Otsailak 5, martitzena, Santa Ageda eguna

18:30: Aspaldiko usadioak agintzen duen bezala, San Blas ermitako ermandadeko kideen bilkura

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak