Letek, Gipuzkoako Foru Aldundian jardundakoa da, baina 1991tik Arrasateko Udalean dihardu, Hirigintza, Obrak eta Mantentze arloetan. Mantentze alorreko buru teknikoa izan da oraintsu arte. Urtarrilaren 21ean ekin zion ibilbide berriari Lakuan.
Orain arte, hortaz, Urkulluren Jaurlaritza berrian ariko diren hiru debagoiendarren berri izan dugu. Lehenago jakin dugu Aitor Urtzelai oñatiarraren izendapenaren berri eta Maria Ubarretxena arrasatearraren berri.