Bigarren zati ikaragarria eginda Bergarak Trapagaran menderatu zuen (39-26)

Ander Monedero 2013ko urtarrilaren 27a

2012-2013 denboraldian Soraluze BKE taldeak kalitatezko jauzia egin duela esan daiteke, izan ere, beste urte batzuekin alderatuz gero, Josetxo Munitategik zuzentzen duen taldeak bai joko eta bai emaitza aldetik gora egin du.

Zapatuan Labegaraietan jokatutako partidua horren erakusle izan zen. Partiduaren hasieratik, etxeko taldeak baloiaren jabetza izan zuen eta markagailuan aurre hartzeko ez zuten arazorik izan.Nahiz eta Bergara joko aldetik Tapagaran baino hobeto ibili, bergararrak erasoan ez ziren fin ibili eta atsedenaldia baino lehenago partidua erabakita uzteko aukerak ez zituzten aprobetxatu (16-13).

Atsedenaldiaren ostean, mahoneroak indarberrituta irten ziren eta hasieratik partidua ahalik eta azkarren erabakitzera irten ziren: eraso bakoitzean jokaldia bukatzen zuten. Lehenengo zatian, etxeko taldeak baloi jabetza luzeetan galerak izaterakoan, bizkaitarrek golak egiteko aprobetxatu zuten; bigarrenean, berriz, jokaldi gehienak jaurtiketarekin bukatzen zituztenez, kanpoko taldeak bergararrei min egiteko aukera gutxiago izan zituen. Gauzak horrela, mahoneroak gero eta konfiantza handiagoarekin jokatzen hasi ziren eta ez-ohiko gol festa hasi zuten: denbora bakar batean 23 gol egin zituzten.


Zortzi puntutatik sei eskuratu

Azken lau jardunaldietan ateratako emaitzei esker –bi berdinketa eta bi garaipen–, Soraluze BKEk sailkapenean gora egin du eta badirudi aurten ez dituela izango beste urte batzuetan izandako estutasunak, eta denboraldia goiko postuetan bukatzeko borrokatzeko lehian izango direla, 3. sailkatutik 8.era hiru puntuko aldea baino ez dagoelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak