Kataideko Jabier Arregi ere Partaittin topatu dugu. Aurtengo txakolina "sekula egon den onena" dela esan digu, "garbiena". Horren harira, onakoa aipatu du: "Aurten oso urte ona izan da guretako. Gainera, tratamendu gutxiago eman diogu, eta hala eta guztiz ere, hobeagoa eta gehiago atera da". Denera, 25.000 bat botila irten dira joan den urteko uztatik.