Muguruza eta Ojuel aurrera
Lehen kanporaketan, Eneko Muguruza gailendu zitzaion Artolari. Bergarakoak, 40 minutuko partiduan, 15-22 irabazi zuen. Neurketa justua izan arren, –12-13 ikusi genuen-eta markagailua,– partiduaren bigarren erditik aurrera egin zuen Muguruzak. Sakez, 8 tanto egin zizkion.
Jokatutako bigarren kanporaketan, Ojuelek Bilbaori irabazi zion, oso erraz: 6-22. Sakez 6 tanto egin zizkion Ojuelek. Partidu kaxkarra Bilbaorendako: bi tanto egin zituen eta guztira, sei pilota galdu.