Bergarak 0-2 galdu du Ostadarren aurka

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko urtarrilaren 26a

Neka Galanen mutilek gaizki hasi dute norgehiagoka. Hasi bezain laster, bigarren minutuan, gola jaso dute kontran. Hala, hankaz gora jarritako partidua aurrera ateratzen saiatu diren arren hiru puntuek Agorrosinetik alde egin dute. Lehia amaitzear zela, Ostadarrek bigarren gola egin du (0-2).

Atezainaren alderatze txar baten ostean etorri da Ostadarren lehenengo gola. 2. minutuan izan da eta Arkaitzek egin du gola. Partidua hankaz gora izan duten arren etxekoak saiatu dira lehiari buelta ematen. Izan dituzte aukerak, baina ezerezean geratu dira denak. Zelaiaren egoerak ere ez du eman joko onik egiteko aukerarik.

Bergara jokalari bat gutxiagorekin

Bigarren zatian epaileak Bergarako Jon kalera egotzi du. Partidua amaitzear zela, azkeneko minutuan, Ostadarrek bigarren gola egin du. Aranburu izan da golegilea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak