Bere ikuskizunari beste buelta bat eman eta gidoi berria –mokoloagoa– Zabalotegiko agertokian azaleratu zigun Arrietak. Umila eta emozioz beterikoa. Urduri zegoen Arrieta, eta aste barruan lo oso gutxi eginda zegoela ere aitortu zuen publikoaren aurrean. Polifazetikoa dugu eskoriatzarra: abeslaria, armonika eta ardar-jotzailea, barre eragilea, showman-a... etxean, edo edozein elkartetan afal ostea borobiltzen duen lagun horietakoa dugu. Urduri egon arren, berehala sentitu zen etxean moduan eta oso eroso. Aretoko lehen lerroan, etxekoak eta lagunak egon arren, bertaratutako ikusleekin hartu-emana eta feedback-a lortu zuen. Denak jarri zituen-eta abesten eta txaloka.