70 gutun, iaz baino bost gehiago, jaso ditu Jardunek

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko urtarrilaren 25a

Datozen egunotan batuko dira epaimahai nagusia eta gaztea aurtengo sarituak erabakitzeko. Ohi bezala otsailaren14an, San Valentin egunean egingo dute sari ematea.

Dagoeneko amaitu da Jardun euskara elkarteak antolatzen duen amodiozko gutunen lehiaketan parte hartzeko epea eta elkarteko kideek 70 gutun batu dituztela azaldu dute, iaz baino 5 gehiago. Gipuzkoatik 49 gutun jaso dituzte; Bikaiatik, 16; Arabatik, bat; Nafarroatik, 2; eta Ameriketako Estatu Batuetatik, beste bi.
Idazleen perfilari dagokionez, gutunen %70 emakumezkoek idatzitakoak dira eta adinaren batez bestekoari dagokionez, berriz, 31 urtekoa da.

Saria erabakitzear dago

Datozen egunotan batuko dira epaimahai nagusia zein gaztea eta eurak erabakiko dituzte aurtengo irabazleak. Epaimahai nagusiari dagokionez, Unai Azkarate kantariak, Arrate Illaro bertsolariak, Jon Martin bertsolariak eta Ekhiñe Egiguren iazko irabazleak. Epaimahai gaztea, berriz, Aranzadi ikastolako eta Ipintza institutuko bina ikaslek osatuko dute.
Ohi bezala, lau sari emango dira San Valentin egunean 19:00etan, kultura etxean, egingo den ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak