Sorgin dantzarako taldea osatzeko deia

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urtarrilaren 23a

Bergarako Udaleko jai batzordeak Sorgin dantza antolatzeko asmoa du Aratuste-eguenerako; herriko kaleetan, sorgin dantza egitera irtengo den taldea osatu nahi du. Sorgin dantza ikasteko prest egonez gero, eta batez ere mutila izanez gero, deitu 943 76 36 61 telefono zenbakira, edo bidali mezua 'jardunkultura@topagunea.com' helbidera, lehenbailehen. Dantza ikastaroa dohain izango da, ikastera animatzen direnentzat.

Taldea osatzen bada, Aratusteetako eguenean, 19:00etan, egingo du saioa.

Bergaran aspaldikoa da Aratusteetan sorgin dantza egiteko ohitura eta, urte askoan egin gabe egon eta gero, iaz berreskuratu zuten ohitura hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak