Floren Aoizek Nafarroako konkistaren gaineko bere azken liburua aurkeztuko du Bergaran

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko urtarrilaren 22a

Floren Aoiz idazle eta historian aditua denak, bere azken lana aurkeztuko du Bergarako gaztetxean eguenean, 24an. Más allá de 1512 liburua, hain justu ere. 19:00etan izango da eta Angiolillo liburutegiaren eskutik liburua ezagutu eta idazlearekin zuzenean solasean aritzeko aukera izango da.

Liburua argitaratu duen Txalaparta editorialaren esanetan, liburua "bidaia bat da Nafarroako eta orokorrean Euskal Herriko iraganera, orainera eta etorkizunera. Nafarroako Erreinua konkistatu zuten garaira bidaia, 1512ra, eta hori mende guzti hauetan nola kontatu den aztertzera, bereziki 2012. urtean, bosgarren mendeurrena baita".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak