Hika Lagun egitasmoa martxan jarri nahi du berriz Jardunek

Arritxu Barruso 2013ko urtarrilaren 21a

Euskara ikasi arren, erabiltzeko ohiturarik ez daukan jendeari euskaraz hitz egiteko aukera emateko Berriketan izeneko egitasmoa ipini zuen martxan Jardunek, Bergarako mintzalagun programa. Bada, Berbalagun egitasmoaz gain, hika talde bat sortzea da orain Jardunen asmoa, hitanoaren  erabilera areagotzeko. Hau da, Hika-Lagun izeneko proiektua berriz martxan jartzea nahi dute.

Gaur egun Bergaran hika erabiltzea oso zaila egiten da eta zailtasun horiek gainditu eta hika erabili ahal izateko aukera ematea da Jardunen helburua. Astean ordu batez, hitanoa erabiltzea.

Berriketan edo Hika Lagun egitasmoetan parte hartu nahi dutenek Jardunen bulegora deitu behar dute, 943 76 36 61 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak