Eguerdiko txupinazoarekin eta mokadu janarekin inauguratu zuten San Kanuto eguneko egitaraua eta momentu horretatik aurrera, festak ez zuen atsedenik hartu. Nahiz eta bazkarira uste baino jende gutxixeago hurbildu zen, ez zen girorik falta izan. Eta mahaiaren bueltan indarberritzeak ziur mesede egin ziela bati baino gehiagori, egunarekin jarraitzeko.
Musikaz girotuta
Hip-hop doinuen txanda izan zen ondoren. Skate parkeko taberna musikaz girotu zen arratsaldean. Bertaratutakoek gustura entzun zituzten San Kanutoren omenez aritu ziren DJak eta baita osteko Agresion Verbal, Artilleria Pesada eta Kabal taldeak ere.
Doan patinatzeko aukera
San Kanuto eguna skate parkean ospatzeak, gainera, instalazioak doan erabiltzeko aukera ekarri zuen, eta asko eta asko izan ziren zapatuan zehar goiz zein arratsaldean aukera aprobetxatu guran bertaratu eta euren trebezia erakutsi zutenak.
Ordu txikitan agurtu zuten San Kanuto Bergarako Lainon.