Gustura dantzan, DJ Amaiarekin

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 20a

Zapatu arratsaldean disko festa egin zuten Bergarako Zabalotegi aretoan. DJ Amaiak gidatu zuen saioak beste behi ere neska-mutil mordoa erakartzea lortu zuen.

Bergarako gazteen artean aurpegi ezaguna da DJ Amaiarena. Izan ere, azken urtean herriko disko festen ardura bere gain hartuta saioak eskaintzen ditu, eta zapatu arratsaldean Zabalotegin elkartu ziren neska-mutilek ederto asko igaro zuten. Musika jartzailearekin oholtzara dantza egitera animatu zirenak ere egon ziren, koreografia eta guzti, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak