'Bypass' bat egokitu dute Bergaran autobidean izandako lur-jausiagatik

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urtarrilaren 18a

Lur-jausi batek eragin du bide-mozketa. 12:30 inguruan izan da, AP-1 autobideko 113. kilometroan, Ariztiko tunelera iritsi aurretik, Bergara parean, Arrasatetik Eibarrera bidean. Harriak eta lurra erori dira menditik behera eta Eibarrerako bidean dauden bi erreiei eragiten diete; harriek eta lurrak erortzen jarraitzen dute oraindik ere, eta Eibarrerako noranzkoa guztiz itxita dago ondorioz. Hasiera baten Ertzaintzak GI-627 errepidera desbideratu du ziurkulazioa baina 14:30ak aldera bypass bat egokitu dute: hau da kontrako noranzkoko errail bat egokitu dute Arrasatetik Eibarrera joan ahal izateko. Ertzaintzatik adierazi dute era beren zirkulazioa arina ari dela izaten. Errepidea garbitzeko eta behera erori den mendi zatia ziurtatzeko lanak martxan daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak