Ertzaintzak astelehenean, hilak 14, arratsaldean jaso zuen abisua. Ernai kalean –San Lorentzoko etxebizitza berriak– lapurretan egin zuten bi etxebizitzatan. Bietan ere lapurrek atea indarrez zabaldu zuten atea. Etxebizitza batean dirua eroan zuten eta bigarrenean gauzak tokiz mugituta zeuden arren, printzipioz, badirudi ez zutela ezer lapurtu. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, baina momentuz ez dago atxiloturik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.