Neurri honi esker, eremu degradatuak errekuperatu eta eraikinen okupazioa handitu nahi du Udalak, lur berriak okupatu beharrik izan gabe, Bergarako Plan Estrategikoan jasota dagoen erara. Etxebizitza hutsa kontsideratuko da urte bat pasata inor erroldatua ez dagoen etxebizitza.
Salbuespenak
Badira errekargua ordaindu beharrik izango ez dutenak, esaterako, zerga horren kuotan hobaria duten higiezinen sustatzaileak, heriotza baten ondorioz jasotakoak etxebizitzen kasuan. Salbuespenak bat baino gehiago dira eta horien gaineko xehetasun guztiak Udal webgunean eskuratu ahal dira.