San Kanuto eguna ospatuko dute Laino skateparkean zapatuan

Arritxu Barruso 2013ko urtarrilaren 16a

Hamar urtez Aretxabaletan ospatu ostean aurten Bergarara ekarriko dute San Kanuto eguna. Lainok eta Bergarako Sustar elkarteak antolatuta Laino skateparkean ospatuko da zapatuan San Kanuto eguna.

12:00etan txupinazoa eta salda eta txistorrarekin hasiko dute eguna eta 14:00etan gero, bazkaria egongo da. Kontzertuekin eta Dj emanaldiekin jarraituko du egunak. 17:00etan K-Funk Aka Dj Kirrin, Agresion Verbal, Artilleria Pesada eta Kabal taldeak igoko dira taula gainera eta 23:00etatik aurrera Dj Ima eta Summumart Live Visualen emanaldia egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak