Emanaldia 22:00etan hasiko da eta antolatzaileek adierazi dute 21:30ean autobusa irtengo dela Oxirondo azokako geltokitik. Sarrera 15 euro ordaindu beharko da eta plazak mugatuak dira.
Soinu ilunak
Albaro Arizaleta, Raul Arizaleta, Iñigo Sola, Kristina Martinez eta Dani Uleziak Diamantes diskoan El Columpio Asesino taldea ezagun egin zuten ezaugarriak mantendu dituzte: soinu ilunak, tentsioa eta kutsu ezberdina.