Herriko artisten erakusketa inoiz baino aberatsagoa Aroztegin

Jon Berezibar 2013ko urtarrilaren 14a

Urtarrilaren 20ra bitartean egongo da Zabalik Aroztegi aretoan Beart elkartearen erakusketa. Herriko artisten elkarteko 42 lan ipini dituzte aurten.

Aurtengoa inoizko erakusketarik osatuena dela diote elkartetik, modu nabarian igartzen ei delako herriko margolariek jasandako garapena eta hobekuntza. Inpresionismoa, akuarelak, akrilikoak, olioak eta teknika mistoak ikus daitezke erakusketan, guztiak taldean bertan aurki daitekeen aniztasunaren erakusgarri. Gaur egun elkartea 80 bazkide inguruk osatzen dute. Umeendako eskolak ere eskaintzen dituzte eta edonorentzako dago zabalik.

Aretoa astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:00etara, zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era eta domeketan 12:00etatik 14:00etara dago zabalik. Hurrengo erakusketa Mikel Mitxelen errenteriarrarena izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak