Soraluce BKE garaile Gure Auzuneren aurka (38-40)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 14a

Ondo borrokatu behar izan zuen Soraluce BKEk atzo, domeka, Gasteizko Gure Auzune taldearen aurka garaipena lortzeko: "Boladaka ibili gara partidu osoan zehar. Hori bai, lehen zatiko azken hamar minutuak oso onak egin ditugu eta horregatik alde ona lortu dugu", adierazi du Josetxo Muniategik. Atsedenaldira 17-22 heldu ziren eta bigarren zatiaren hasieran ere alde hori mantendu zuten mahoneroek. 

Hala ere, lehiako azken minutuetan gasteiztarrek gol bakar batera jartzea lortu zuten eta berdintzeko aukera ere izan zuten. Baina asmatu ez, eta bergararrek bi goleko aldea lortu zuten; hala amaitu zen partidua (38-40).  Muniategiren arabera, bi taldeak hobeto aritu ziren erasoan defentsan baino: "Defentsako lana ez zait gustatu baina garaipena baloratu beharra dago, oso zaila egiten zaigu-eta Gasteizen irabaztea". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak