94 eta 55 galdu zuen Soraluce BKEk Atletico S.Sebastianen kantxan

Julen Iriondo 2013ko urtarrilaren 14a

Jipoi handia hartu zuten bergararrek Donostian, probintzial mailan. Defentsako lanean ondo hasi zuten partidua, baina donostiarrek asko asmatu zuten kanpoko jaurtiketetan. Lehenengo eta bigarren laurdenetan markagailuan urruti gabe izan zituzten bergararrek kontrarioak, baina atsedenaldirako hogei puntukoa zen aldea. Azken bi laurdenetan bikoiztu egin zen. Donostiakoen presioaren ondorioz hainbat baloi galdu zituzten Soralucekoek, eta epaileen lanarekin ere ez zuten gustura amaitu. Partidutik kanpora erabat, bigarren erdian oso alde handia ateratzeko gai izan zen Atletico SS.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak