Los Cretinos taldeak kontzertua eskaini zuen atzo Bergarako Laino tabernan. Lepo bete zen taberna Arrasateko laukotearen 'Addictos Sonitus' disko berriko kantuez gozatzeko. Kantu berriez gain kantu zaharrak ere jo zituzten eta lagun arteko giro ederra izan zen nagusi emanaldi osoan zehar. Jon Zabaleta baxujoleak adierazi digunez, "etxean moduan" sentitu ziren: "Oso gustura egon ginen. Antolatzaileen lana txalotzekoa izan zen". Bertsiorik, noski, ez zen falta izan; besteak beste, Iggy Pop-en 'No fun' kantua jo zuten. Amaieran inprobisaziorako tartea izan zen, Azkaiter Pelox eta konpainiarekin batera. Gaur beste emanaldi bat eskainiko dute Gasteizko Hell Dorado aretoan, The Fleshtones taldearekin batera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.