Jakiundek gazteak jakintzaz gozarazteko hitzaldia egin du

Ander Monedero 2013ko urtarrilaren 11

Jakiunde zientzia, arte eta letren akademiako bi kidek, Maria del Carmen Mijangosek eta Jose Mari Asua kimikariek hitzaldi-solasaldia egin dute goizean Bergarako Migel Altuna institutuan. Poilimeroei, energia berriztagarriei eta plastikoari buruzko azalpenak eman dizkiete ikasleei. Hain zuzen, gazteak ikerketara bultzatzea izan da hitzaldiaren helburua.

Hitzaldi-solasaldian, polimeroek gaur egungo bizitzan duten garrantzia nabarmendu dute, izan ere, egunero erabiltzen ditugun treswna gehienak polimeroen erabileraren ondorioa dira.

Dena den, polimeroez hitz egitea jankinduriak eta ikerketak duten garrantzia nabarmentzeko aitzakia baino ez da izan; izan ere, gaurko hitzaldiaren helburua gazteek jakintzan murgiltzen laguntzea izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak