Hiru ikastarotarako plazak libre langileentzat

Laida Beristain 2013ko urtarrilaren 10a

Hobetuz-en bidez 100%ean diruz lagundutako hiru ikastaro antolatu dituzten datorren astelehenetik hasita Bergarako Miguel Altuna Institutuan. Langabetuentzat dagoeneko ez dago plaza librerik baina langileentzat bai.

Lehenengo ikastaroak fundizio eta forjarako molde eta ereduen diseinurako materialak eta bideragarritasuna ikertzea izango du ardatz. Ikastaroa Urtarrilaren 14an hasiko da eta martxoaren 7an amaituko da. Bi orduko saioak izango dira 18:00etatik 21:00etara. Guztira 70 ordu izango ditu.

Bigarren ikastaroa datu base erlazionalen aplikazio informatikoen ingurukoa izango da, ACCESS programa landuko da. Urtarrilaren 14an hasiko da ikastaro hau ere eta otsailaren 18an amaituko da. Bi orduko saioak izango dira 18:00etatik 21:00etara. Guztira 50 orduko ikastaroa izango da.

Hirugarren ikastaroa soldatak, kotizatzea eta diru-bilketaren ingurukoa izango da. Urtarrilaren 14tik martxoaren 21era egunen artean banatuko dira saioak, 18:00etatik 20:30etara. Ikastaro luzeena da hau eta 90 ordu izango ditu guztira.


Informazio gehiago edo izena eman nahi izanez gero, deitu 943 76 70 49 zenbakira, mezua bidali ikastaroak@imaltuna.com helbidera edo Ibargarai 1 kalean duten bulegora hurbildu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak