Bidalitako oharrean hala diote: "Urte luzeetan zehar gazteok osatzen dugun kolektiboak ere, zoritxarrez era gordinean bizi behar izan dugu kartzeletako eta desherriko errealitatetea. Ikusi besterik ez dago azken aste honetan Oarsoaldeko gazteen aurka eman den eskubide urraketa, mendeku politikan oinarritutako sententzia kaleratuz". Eta gehitzen dute: "Zorionez gero eta gehiago gara euskal preso eta iheslarien eskubideen denfentsan lan
egiten dugunok, eta hau hasi besterik ez da egin! Denak etxeratu arte lanean jarraituko baitugu!".