Sorgin dantza egiteko taldea osatu nahi dute

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko urtarrilaren 9a

Udaleko jai batzordeak Sorgin dantza antolatzeko asmoa du aratusteetako eguenerako eta taldea osatzeko dei egin dute. Batez ere mutilak animatu nahi dituzte.

Bergaran aspaldikoa da Aratusteetan sorgin dantza egiteko ohitura, eta urte askoan egin gabe egon eta gero, iaz berreskuratu zen ohitura hori.

Aurten ere 19:00etan Bergarako kaleetan sorgin dantza egitera irtengo den taldea osatu nahi du Bergarako Udalak. Sorgin dantza ikasteko prest egonez gero, eta batez ere mutila izanez gero, deitu 943 76 36 61 telefono zenbakira, edo bidali mezua lehenbailehen jardunkultura@topagunea.com helbidera.

Ikastera animatzen direnek dohainik jasoko dute dantza ikastaroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak