Jakiundeko bi kiderekin hitzaldi-solasaldia Miguel Altuna Institutuan

Maider Arregi 2013ko urtarrilaren 9a

Urtarrilaren 11n, egubakoitzean, 11:30ean Jakiundeko bi kide etorriko dira Miguel Altunara hitzaldi-solasaldia eskaintzera: Mª del Carmen Mijangos eta Jose Maria Asua kimikariak. Solasaldi honetan polimeroei, energia berriztagarriei eta plastikoei buruz jardungo dute. Ikasleek galdera-erantzun dinamika eta eztabaida egiteko aukera izango dute, bi pertsona hauen ibilbidea ezagutzeaz gain ezagutzak elkartrukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak