Iazko abenduan, 2013ko TAO guneko egoiliarren pegatinak postaz igorri zituen Bergarako Udalak 2012koak ordezkatzeko. Udaltzaingotik gogorarazi dute urtarrilaren 31 baino lehen jarri behar direla pegatina berriok autoetan. Data horretatik aurrera salaketa jasoko dute pegatinarik gabe aurkitzen diren ibilgailuek, egoiliarrak izan ala ez. Ohi bezala, pegatinak autoaren aurreko kristalaren eskubiko aldean jarri behar dira.
Pegatina galdu edo etxean jaso ez dutenei eskatzen zaie lehenbailehen Udaltzaingotik pasa daitezen jarraitu behar den tramitazioa egiteko.