Agorrosingo erabiltzaileek oso ondo baloratu dituzte kiroldegiko ikastaroak

Xabier Urtzelai 2013ko urt. 9a, 12:27

Agorrosingo erabiltzaileak, orokorrean, oso gustura daude Agorrosin kiroldegiak eskaintzen dien ikastaro zerbitzuarekin. Emaitza hori jaso dute abenduan egindako ikastaroen asebetetze inkestetan; herritarrek 7,4ko nota eman diete.

Guztira, udal kirol ikastaroetan parte hartzen duten 1.034 ikaslek erantzun dituzte inkestok, hau da, ikasle kopuru osoaren %23ak. Datuak bi modutan bildu dituzte. Alor zehatz batzuetan, 1etik 10erako puntuazioa eskatu dute, hain zuzen, arlo hauetan: jardueren iraupena, ordutegia, saio antolaketa, monitore lana, materiala edota puntualitatea, besteak beste. Hala, balorazio onena jaso du 3. adineko ikastaroak (9.20), eta baxuena helduen igeriketak (6.35). Eta alorrez alor egindako datu bilketaren arabera, okerren baloratzen duten alorra izan da itxaron zerrenden kudeaketa (6.44). Eta, ondoen baloratu duten alorra, begiraleen lana (8.13).

Hobetu beharrekoak

Emaitzak oso onak izan arren, kiroldegiko kudeatzaileek inkestekin ikusi ahal izan dute non hobetu behar duten. Esaterako, epe motzean hobetu beharreko gaiak dira: material eta espazio baliabideen antolaketa –material gehiagoren premia dagoela adierazi dute erabiltzaileek. Itxaron zerrenden kudeaketa –Agorrosingo kudeatzaileendako lehentasuna izan du gai honek, eta aparteko ahalegina egin dute itxaron zerrendak murrizteko. Hala ere, arlo horrek 5.95eko nota jaso du. Jakin, arlo bakoitzeko ikastaroen notak Agorrosingo iragar taulan jarriko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak