Irteera Zuriza aldera izango da, eta asmoa da zapatuan Atxeritora igotzea, eta domekan Petretxemara. Hala, aste bukaera osoa egin beharrean egun-pasa egin nahi duenak jar dadila Pol-Polekoekin harremanetan, izan ere, ahalegina egingo dute joan-etorria egiteko taldea osatzen.
Irteera horretan izena emateko azken eguna urtarrilak 15 da, asteartea, eta egun berean batzarra egingo dute bulegoan (19:00). Kontuan izan eguraldi edo edur egoeragaitik irteera aldatu ahalko dela, beraz, batzarrera joatea komeni da. Federatuta egotea ezinbestekoa da.