Mendekotasuna dutenen zaintzan sortutako emozioak nola kudeatu?

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko urtarrilaren 8a

Udaleko Ongizate Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ikastaroa antolatu du mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzenduta Emozioen Kudeaketa lantzeko. Lau eguneko iraupena izango du eta dohain izango da.

Ikastaroa bi ordu eta erdiko lau saiotan banatuko da eta urtarrilaren 22an, 24an, 29an eta 31n egingo dira Bergarako Gizarte Etxeko erabilera askotariko gelan. 20 bat plaza izango dira eta parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea Udaleko Gizarte Zerbizura deituta (943 77 91 65) edo ongizatea@bergara.net helbidera idatzita.

Ikastaro hori, SENDIAN programaren baitan antolatuta dago, hau da, mendekotasuna daukaten pertsonen zaintzaileei zuzendutako programan.

Egitaurau osoa hemen:

1. Saioa: Emozioen funtzioa zainketan eta autozainketan:

  • Zer dira emozioak.
  • Emozioen funtzioa zainketan.
  • Emozio-mota ezberdinak eta zainketa.
  • Arriskuak
  • Zainketaren mugak.
  • Auto-zainketaren garrantzia.

2. Saioa: Dolua:

  • Galerak eta dolua.
  • Dolu-motak.
  • Etapak.
  • Dolu-prozesuan laguntzea.

3. Saioa: Autoestimua indartzea:

  • Zer da autoestimua.
  • Autoestimua eta adimen emozionala.
  • Autoestimua indartzeko jarraibideak.
  • Enpatia.
  • Asertibotasuna.

4. Saioa: Hondamen emozionalaren prebentzioa:

  • Nola sustatu ongizatea.
  • Nola prebenitu depresioa eta horren sintomak.
  • Nola prebenitu antsietatea.
  • Nola kontrolatu estresa.

Ikastaroaren xehetasunak

  • Ikastaroa: Mendekotasuna duen pertsona baten zaintzan sortutako emozioen kudeaketa
  • Datak: 2013ko urtarrilaren 22, 24, 29 eta 31n
  • Ordutegia: 14.30–17.00
  • Hizlaria: Silvia Camio (Lahar Elkargoa)
  • Saio kopurua: 4 saio (2 ordu eta erdiko iraupenarekin)
  • Lekua: Gizarte Etxean (Jubilatuetan), gela polibalentean.
  • Izen-emateak: 15-20 pertsona. Adineko pertsona baten zaintzaile familiarrak, seme-
  • alabak / senar-emazteak.
  • Kostua: Dohain.
  • Izena emateko: Bergarako Udaleko Gizarte Zerbizura deituta (943 77 91 65) edo
  • ongizatea@bergara.net
  • Izena emateko azken eguna: Urtarrilak 21, astelehena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak