Zabalik da Agorrosingo taberna

Arritxu Barruso 2013ko urtarrilaren 8a

Bergarako Agorrosin kirol guneko taberna zabalik da berriro ere. Gureak Ostalaritza enpresa arduratuko da bere kudeaketaz aurrerantzean. Abenduaren 28an ireki zituen ateak eta bertako langileak pozik daude herritarrek egin dieten harreraz. Eguneko menuak, ogitartekoak, pintxoak eta errazioak eskainiko dituzte.

Udako oporretatik Agorrosingo erabiltzaileak taberna barik egon dira. Bada abenduaren 28tik berriro ere tabernan kafetxo bat hartu edo zerbait jateko aukera berreskuratu dute. Gureak Ostalaritza enpresak hartu du Agorrosingo taberna kudeatzeko ardura eta bertako langileak oso pozik daude erabiltzaileek egin dieten harrerarekin. Asko eta asko taberna irekitzeko irrikan zeudela kontatu digute.

Taberna betek eskaintzen dituen ohiko zerbitzuez gain bederatzi euroko menua eskaintzen dute eguerdian astelehenetik egubakoitzera. Horrez gain ogitartekoak, pintxoak eta errazioak ere ematen dituzte.

Zapatuetan goizeko bederatzietatik gaueko hamabietara egongo da zabalik. Pozik daude izaten ari diren hasierarekin. Urtarrilaren 5ean, errege bezperan esaterako 110 lagun elkartu ziren afaltzeko eta Gastesiren esanetan giro ederra egon zen.

Bi sukaldari eta sei zerbitzari dabiltza orain lanean. Azken horietako batzuk barrak egiten dute lan eta beste batzuk menua zerbitzen.

Agorrosingo taberna izango da Gureak Ostalaritzak Debagoienean eskainiko duen bigarren ostalaritza zerbitzua. Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko jatetxea ere kudeatzen dute 2010eko apiriletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak