Ipintza Institutuko ikasleek saldutako loteria saritua izan da

Arritxu Barruso 2013ko urtarrilaren 7a

Ikas-bidaiarako dirua batzeko loteria saldu zuten Gabonetan Ipintza Institutuko 4. DBHko ikasleek. Hain justu ere, 50.188 zenbakiaren partizipazioak saldu zituzten hiru euroren truke –bi euro loteriarako eta bestea bidaiarako–. Bada jokatutakoa tokatu da eta hori horrela, partizipazioa erositako guztiek hiru euro irabazi dituzte. Asko izan dira azken orduan dirua nola kobratu jakiteko institutura deitu dutenak. Ipintzatik jakinarazi dute irabazitakoa Euskadiko Kutxaren edozein sukurtsaletan kobratu ahalko dutela, baina urtarrilaren 21etik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak