07:15ean izan ziren gertakariak, erdiguneko taberna batean. Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera, biktimak (beste gizonezko bat) salaketa jarri du, eta haren arabera, lagun batekin taberna barruan zegoenean gizon bat gerturatu eta beste barik hainbat ukabilkada eman zizkion aurpegian, eta baita belaunkada bat buruan ere. Lurretik jaiki zenean, biktimak erasotzailea ezagutu egin zuen, dirudienez elkarbizitzak eraginda, antzerako intzidenteak izan zituzten-eta hilabete batzuk lehenago.
Odol ugari ahotik
Pertsona batzuek erasotzailea atera egin zuten tabernatik. Bere onetik aterata zegoen, gainontzeko bezeroak irainduz. Bere aldetik, biktimak osasun arreta behar izan zuen, ahotik odol ugari zeriolako, ezen hiru hagin bere lekutik atera zizkion-eta, besteak beste.
Irizar kalean
Gertakarien gaineko abisua jaso eta gutxira lokalizatu zuen Ertzaintzak erasoaren ustezko egilea, Irizar kalean. Eta hantxe atxilotu zuten, lesio delitua egotzita.