Bergarakoek bi aldaketa egin ostean, kontrarioei aurre hartzea lortu zuten

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko urtarrilaren 6a

Bergarak garaipenaren hiru puntuak eskuratu zituen zapatuan etxean Berioren aurka. Atsedenaldira markagailua 0-0 berdinduta joan ziren, gero etorri ziren Bergararen bi golak eta hiru minuturen faltan Beriokoek egin zuten gola.

Lehenego zatian nahiko berdinduta ibili ziren bi taldeak. Beriokoek izan zuten aukera garbiena; areaz kanpoko tiro bat atezainak geratu egin zuen eta langeta jo zuen. Baina joko gehiena zelaiaren erdiko aldean izan zen. Lehenengo zatian markagailuak 0-0 jartzen zuen.

Bigarren zatian, taldea nekatuaz zihoan eta Bergarak bi aldaketa egin zituen; normalean jokatzen duten bi jokalari zapatuan aulkian geratu ziren eta zelaira atera zituen Neka Galan entrenatzaileak. Balzategi eta Pedro izan ziren zelaira irten zirenak. Bi horiek jokatzen hasi bezain laster, Balzategik kornerretik gertu erdiraketa egin zuen eta Erikek buruz errematatu eta gola egin zuen. Hortik hamar minutu ingurura Pedro zegoen area barruko jokaldi batetan penalti egin zioten eta Imanolek sartu zuen partiduko bigarren gola. Markagailuan 2-0 aurrea hartuta, Beriokoak jokalariak goiko aldean sartzen hasi ziren eta bergararrek atzean sartu zituzten jokalariak lortutako emaitzari eutsi nahian.


Pare bat aukera garbi izan zituzten gero Bergarakoek baina ez zuten lortu markagailua 3-0 jartzea. Bestalde, Beriokoek falta edo korner batean buruz errematatutako gola sartu zuten partidua amaitzeko hiru minutu inguru falta zirela. Ondorioz, bukaeran bergararrak nahiko larri ibili ziren emaitzari eusten baina 2-1 amaitu zuten eta pozik gelditu ziren egindakoaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak