Gabonetako marrazki lehiaketako irabazleak ezagutzera eman ditu Bedelkarrek

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko urtarrilaren 4a

Bergarako Udalak eta Bedelkar herriko merkatarien elkarteak antolatutako Peter Pan marrazki lehiaketak baditu irabazleak. Bihar eguerdian egingo dute sari baneta Munibe plazan. Lehiaketan, 5 urtetik 13 urtera arteko nahi izan duten bergarar guztiek parte hartu ahal izan dute eta, guztira, 75 marrazki aurkeztu dira. Marrazki horiek, Bedelkarreko dendetako erakusleihoetan daude ikusgai.

Marrazkia paperean egin behar zen, edozein teknika erabilita.

Sariak, esan bezala, bihar, zapatua, banatuko dituzte 13:15ean, Munibe plazan. Ekitaldi horretan, bestalde, Peter Panen irudia zein erakusleihotan ezkutatuta zegoen asmatu duenari ere emango zaio saria eta aurtengo Gabonetako erakusleiho lehiaketako sari banaketa ere orduan egingo da.

Honako hauek dira marrazki lehiaketako irabazleak:

  • 5 urtekoen artean: Oier Sanchez Mujika.
  • 6-7 urtekoen artean: June Etxabarri.
  • 8-9 urtekoen artean: Alazne Urkiola Martinez.
  • 10-11 urtekoen artean: Eider Etxaniz Lasa.
  • 12-13 urtekoen artean: Amaia Etxaniz Lasa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak