Agorrosingo taberna zabalik dago berriz ere, Gureak taldearen eskutik

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urtarrilaren 5a

Eguneko menuak, ogitartekoak, pintxoak eta errazioak eskainiko ditu, eta egunero egongo da zabalik. Hauxe da ordutegia: domekatik eguenera, 08:00tik 21:00ra; egubakoitzean eta zapatuan, 09:00tatik 00:00ra.

Agorrosin kirol ekintza guneko taberna zabalik dago berriz ere. Abenduaren 28an zabaldu zuten. Hasiera batean urtarrilean zabaltzekoak baziren ere, abenduaren 28an ireki zuten taberna.

Gureak Ostalaritza enpresak du tabernaren ardura eta bertako odezkarietako batek azaldu duen bezala, bost langile arituko dira lanean. Eskaintzari buruz, eguneko menuak, ogitartekoak, pintxoak eta errazioak eskainiko ditu, eta egunero egongo da zabalik. Hauxe da ordutegia: domekatik eguenera, 08:00tik 21:00ra; egubakoitzean eta zapatuan, 09:00tatik 00:00ra. Agorrosin tabernako telefonoa: 943 77 70 30.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak