Hockey txapelketan, 100 gaztetxo baino gehiago Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 3a

Bergarako Hanka Labanka patinaje elkartearen eskutik hockey-a izango da protagonista gaur eta bihar Labegaraietako kantxan. Gaur gaztetxoen txanda izan da, 4x4 formatuan. Goizean lehen kanporaketak jokatu dituzte benjamin, alebin eta infantil mailetan; 20 bat taldek eman dute izena. Hala, guztira 100 jokalari baino gehiago daude. Arratsaldean, berriz, finalerdiak eta finalak jokatuko dira. Hanka Labanka elkarteak ohitura du urte berria patinajearekin zerikusia duten ekintzekin hasteko eta aurten, berritasun moduan, hockey-a bultzatu nahi izan dute.

Bihar, berriz, helduen txanda izango da. Izan ere, benetako hockey partidu bat ikusteko aukera egongo da. Hanka Labanka taldeko kideez gain, Bilbotik eta Gasteiztik etorritako jokalariak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak