40X60 zm-tako kartoizko oinarri baten gainean aurkeztu behar dira kartelak lehiaketara, edo beste aukera bat da CD batean aurkeztea. Aurkezten diren lan guztiak originalak izango dira, eta beste lehiaketa batean aurkeztu bakoak. Kartel lehiaketako oinarrien arabera, "Bergarako Udalak plagioa egon denaren zantzurik ikusten badu, sortutako kalteen aurrean kalte-ordainak eskatu ahal izango dizkio plagioaren egileari".
Kultura Etxera
Kartelok Bergarako Kultura Etxera eraman behar dira, urtarrilaren 22ko 13:00ak aurretik, egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer barik, "atzealdean lelo bat dutela" aurkeztuta. Hain justu ere, gutun-azal batean leloa kanpoan eta egilearen datuak barruan jarriko dira.
Bestalde, "saritutako lanaz Bergarako Udala jabetuko da, eta "argitaratzeko, eraldateko, zabaltzeko eta abarrerako eskubidea izngo du".