Eguenean, goiz eta arratsalde, 10:00-13:00 eta 16:30-19:00. Egubakoitzean, arratsaldez, 16:00etatik aurrera. Azken honetan, Bilbotik eta Donostiatik ere etorriko dira lehiatzera.
Bergarako Hanka Labanka patinaje elkarteak hockey txapelketa antolatu du eguen eta egubakoitzerako. Labegaraieta kiroldegia gurpil txikien gainean aritzeko gune izango bilakatuko da bi egunez. Eguenean, gaztetxoen txanda izango da: 4x4ko txapelketan, hogei talde ariko dira, benjamin, alebin eta infantil mailakoak, 8 eta 12 urte bitartekoak. Aramaioko bat izan ezik, gainerako guztiak Bergarakoak. Eta, egubakoitzean, hilak 4, nagusien txanda izango da. Lau talde ariko dira lehian.
Eguenean, goiz eta arratsalde, 10:00-13:00 eta 16:30-19:00. Egubakoitzean, arratsaldez, 16:00etatik aurrera. Azken honetan, Bilbotik eta Donostiatik ere etorriko dira lehiatzera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.