Estreinaldi borobila izan du 'Peter Pan' euskaldunak Bergaran

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko abenduaren 30a

Peter Pan musikalaren euskarazko moldaketaren estreinaldia arrakasta borobila izan da. Atzo estreinatu zen, Bergarako Udal Pilotalekuan; bi emanaldi eta bietan harmailak beteta. Gaur, domeka, azkenekoa, 19:00etatik hasita, honetan ere txartel guztiak (800) salduta. Eskenatokian aritu diren musikari eta kantariak harro, pozik, egindako lanarekin, jasotako txalo eta laudorioekin; beste horrenbeste, haien senide eta lagunak, pilotaleku hotza, antzoki bero bihurtu dutelarik. Bergarako Musika Eskolaren Peter Pan musikalak, Elgetara egingo du beste osteratxo bat. Otsailaren 2an izango da eta bi emanaldi eskainiko dituzte Espaloia Kafe Antzokian, Pikupe Produkzioen eskutik. Eta Euskalduna eta Kursaal aretoak zain dira. Denborak esango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak