Infantil mailako Gabonetako saskibaloi txapelketa, asteburuan Bergaran

Julen Iriondo 2012ko abe. 29a, 01:45

Gabonetako III. Bolintxo Okindegia saskibaloi txapelketa egingo dute asteburuan Bergarako Labegaraieta kiroldegian. Bihar, zapatua, nesken partiduak jokatuko dira; domekan, ostera, mutilenak. Goizeko 9:15 eta arratsaldeko 14:00ak artean izango dira partiduak. Euskal Herriko infantil mailako talde onenetakoak batuko dira.

Nesketan Bergara, Urretxu, Zarautz eta Eskoriatza ariko dira lehian. Denek denen kontra jokatuko dute, eta bi talde onenek finala 13:00ak aldera, ordu zehatza esaterik egon ez arren.

Mutiletan hauek izango dira parte-hartzaileak: Bergara, Hernani, Iraurgi, Zarautz, Easo, Tabirako, Ointxe eta Urretxu. Bi multzotan banatuta ariko dira taldeak, eta multzo bakoitzeko bi onenek finalerdiak jokatuko dituzte eta lau horietako bi onenek finala azkenean, 13:25 aldera.

Partiduez gain hirukoen lehiaketa ere izango da, bai nesketan eta baita mutiletan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak