Bergarako hiruko saskibaloi txapelketan guztiak irabazle, domina eta guzti

Julen Iriondo 2013ko urt. 2a, 18:01

Primeran ibili ziren Bergarako frontoian saskibaloian jokatzen, egun osoan, hilaren 26an. IV. Soraluce S. Coop. Trofeoa izan zen. Hiruko 35 taldetan lehiatu ziren 140 neska-mutiko, alebin eta benjamin mailetan. Parte-hartzaile guztiek domina izan zuten. Zozketak ere egin zituzten egunaren amaieran...

Egun osoan DJ bat ibili zen musika jartzen eta umeek eta gurasoek ezin hobeto pasatu zuten. Era berean, talde guztien arteko jolas bat ere egin zen: ea puntu gehien nork sartu.

Egunaren bukaeran, umeak urduri zeuden, dominen eta zozketen zain. Sariak Kirol zinegotzi Lauri Azkargortak banatu zituen.

Hauek izan ziren irabazleak, eta guztiek ere domina jaso zuten:

Benjamin maila, mutilak: Mega.

Benjamin maila, neskak: Araneskak.

Alebin maila, mutilak: Popalo Sulu.

Alebin maila, neskak: Susko Neskak.

Taldekako jolasean, benjaminetan, Lima Limonek irabazi zuen, eta jokalariei baloi bana eman zieten; alebinetan, berriz, The Stars taldeak irabazi zuen, eta haiek ere sari bera izan zuten.

Esan bezala, bukaeran, hainbat zozketa izan ziren: 17 baloi, Lagun Aro taldearen 5 bufanda, Endesa Ligako niki bat, GBCren jertse urdinak, Lagun Aroren mahuka motzeko niki bat, Lagun Aroren 2 kamiseta, Lagun Aroren txandal-praka bat, Lagun Aroren 8 txapel eta Lagun Aro-Joventut partidurako sarrerak (urtarrilaren 19 edo 20an izango da).

Bide batez,. Bergara Kirol Elkarteko saskibaloi sailak eskerrak eman nahi dizkio Lagun Arori, horrenbeste opari emateagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak