Domekan, ekimen berezi bat izango da Bergarako gaztetxean, 19:00etan. Asier Altuna zinemagile bergararra –Aupa etxebeste! eta Bertsolari– kartzela zaharrean izango da gustuko dituen filmen sekuentziak jarri eta komentatzen. "Bereziki markatu nauten pelikula zatiak dira. Batzuk 30 segundo dute; beste batzuk bost minutu. Zerbaitegatik ahaztezinak diren pelikula zatiak dira: irudi oso berezia duelako edo errealitateari izugarrizko buelta ematen diolako: Fritz Lang, Angelopoulus, Fellini.... baita egungo zuzendarien lanetako zati batzuk dira", dio Kixik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.