Jakiundek bere egoitza nagusia erakutsiko die Bergarako herritarrei. Horretarako, ate irekien eguna antolatu du Olaso Dorrean, eguenerako. 19:00etan hasita egingo dute bisita. Lehenago, baina, Bergarako Udalak harrera egingo dio Jakiunde Akademiari udaletxean. Ondoren, Olaso Dorrean izango da herritarrentzako harrera. Bertan izango dira: Jesus Elorza Bergarako alkatea, Jose Luis Elkoro Olaso Dorrearen presidentea eta Jesus Mari Ugalde, Jakiundeko Presidentea. Egoitzaren bisitaren ostean, lunch-a izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.